XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai usain gozoa duela ogi honek e?- esan zuen Dik-ek beti bezala goseturik -. Jango al dugu zatitxo bat?.
- Bai, onena hori izango duk erantzun zion Julenek.
Bakoitzak zati bana hartu zuen eta Juleni ere, arraunean zihoanez, eman zioten.
Tim-ek ere zatitxo bat hartu zuen.
- Tim-ek ez dik guk bezala jaten, irentsi egiten duela zirudik - zioen Anek -.
- Ahoan sartu orduko ezkutatzen dik.
Besteek barre egin zuten.
- Hezurrekin ez duk hain azkarra esan zuen Gorkak -.
- Polikiago xupatzen dik. Orduak eta orduak igaro ohi ditik. Ez al da hala Tim?.
- Guau!- zaunka egin zuen baietz esanez bezala.
Hezurrari begira hasi zen, baina mutilek ez zioten utzi.
Penagarria izango bait zen uretara erortzea.
- Ez diat uste gure irteeraz inor konturatu denik - esan zuen Julenek -.
- Alf-i bakarrik esan zioagu nora gatozen, baina beste inori ez.
Alf bakarrik zegoen oilategian.
Bere ama sukaldean eta aita arrantzoan.
Alf-ek, entzundakoan, inori ez ziola esango zin egin zuen.
Pozik zegoen, mutilen irteeraren berri berak bakarrik zekielako.
- Nire aita eta ama etortzen badira, badakik zer egin behar duan - esan zion Gorkak -.
- Ahal duan gehiena hurreratu uhartera eta deiadar egin guk entzuteko moduan.
- Bai, bai, nire kontu - esan zuen Alf-ek.